Arantxa Urretabizkaiak ekainaren 8an jasoko du 111 Akademiaren Saria

Azken urteetako ohiturari jarraituz, 111 Akademiak Amasako Hika txakolindegian ospatuko du sari-emate ekitaldia Arantxa Urretabizkaiak ekainaren 8an jasoko du 2022ko 111 Akademiaren Saria. Amasako Hika...

Andoni Agirrezabalak Zazpi Kale saria jasoko du Bilboko Liburu Azokan

Erein argitaletxeak jakinarazi duenez, Andoni Agirrezabala alegiarrak Zazpi Kale saria jasoko du ekainaren 2an 11:30ean Bilboko Liburu Azokan Etxe Berdea nobelarengatik; gazte eleberri proposamen...

Luigi Anselmi eta Fernando Rey Bilboko eta Iruñeko liburu azoketan izango dira

Ekainaren 1ean, arratsaldeko 19:00etan, Luigi Anselmik Pamiela etxearekin argitaratu berri duen poesia-liburua, Larrazkeneko argi-ilunetan, aurkeztuko du Bilboko Liburu Azokan: Kepa Larrea eta Jesus Etxezarraga...

Maiatzaren 31n aurkeztuko dute HAMABOST EGUN URGAINEN nobelaren edizio berria

Jose Antonio Loidik 1995ean idatzitako Hamabost egun Urgainen eleberriaren edizio berri plazaratu du Erein argitaletxeak, eta maiatzaren 31rako iragarri du aurkezpen ekitaldia: Donostiako Udal...

Adi Natura liburu-bilduma aurkeztuko dute maiatzaren 30ean

Sua Edizioak argitaletxeak "haurrei eta gaztetxoei Euskal Herria ezagutzen, maitatzen eta gozatzen lagunduko dien" liburu-bilduma berria jarri du martxan, eta maiatzaren 30erako iragarri du...

Nerea Baldaren eta Haritz Larragetaren lanak aurkeztuko ditu Ereinek Iruñean

Hainbat liburu aurkezpen antolatu ditu Erein etxeak Iruñean datozen egunetarako. Horien artean, maiatzaren 24an Nerea Baldak Azpimarrak eleberria aurkeztuko du 19:30ean Karrikiri liburu-dendan, eta...

Julen Apellak bere lehen poesia-bilduma aurkeztuko du maiatzaren 24an

Balea Zuria argitaletxeak maiatzaren 24rako iragarri du Julen Apella Santamariaren Postal bat desertuan poesia-bildumaren aurkezpena (DK Pooesia Sariaren 6. ekitaldiko lan irabazlea). Aurkezpena Donostiako...

Luigi Anselmik poesia-bilduma berria kaleratu du

Pamiela argitaletxeak maiatzaren 25erako iragarri du Luigi Anselmiren Larrazkeneko argi-ilunetan poesia-liburuaren aurkezpena: Donostiako udal liburutegian izango da goizeko 11:30ean, eta Bilboko idazleak Jose Angel...

Mari Luz Estebanen poesia-bilduma berria argitaratu du Pamielak

Haragizko erreformak titulupean eman du argitara Pamiela etxeak Mari Luz Estebanen poesia-bilduma berria. Estebanen hirugarren poesia-lana da honakoa, aurretik argitaratuak baititu Andrezaharraren manifestua (2019)...

Itxaro Bordaren GAUAK ZURI USURBILEN berrargitaratu du Booktegik

Udalbiltzaren Geuretik sortuak egitasmoaren baitan idatzi zuen Itxaro Bordak Gauak zuri Usurbilen narrazioa, eta orain berrargitaratu egin du Booktegik.Gauak zuri Usurbilen Santua ez naizen arren,...
Publizitatea