Gipuzkoako Liburu Saltzaileen Elkarteak jakinarazi duenez, idazle donostiarraren azken lana suertatu da irabazle
2014ko Zilarrezko Euskadi Sarien berri eman du gaur goizean Gipuzkoako Liburu Saltzaileen Elkarteak, eta euskarazko atalean, Xabier Etxaniz Rojoren ‘Sirena-hotsak’ lana suertatu da irabazle. Gaztelaniazko atalean, berriz, Mircea Cartarescu saritu dute ‘Las bellas extranjeras’ liburuagatik.
Liburuaren Egunarekin lotuta ematen du sari hau Gipuzkoako Liburu Saltzaileen Elkarteak. Lehen, egun horretan gehien saltzen ziren liburuak saritzen ziren; azken bi urteetan, berriz, kalitatezkoak diren liburuei bigarren aukera bat emateko helburua du sariak; “kalitatezko lanak izan arren, merezi duten bezala saldu ez diren liburuak” saritzen ditu elkarteak.