Idazleen arteko gutun trukeen topaketak Donostian

0

Aquariumean izango dira topaketak azaroaren 7tik abenduaren 16ra

Donostia 2016ren Txekhov vs Shakespeare proiektuaren bidez, Euskal Herriko eta nazioarteko hamasei idazle esanguratsu harremanetan jarri dira, gatazken gaineko (bere zentzu zabalenean) gutun bidezko elkarrizketa sakon bat izan zezaten. Zortzi idazle-bikotek elkarri bidali dizkioten gutunak argitara ekarri ditu Ereinek zortzi liburutan, eta liburuak aurkezteko jendaurreko topaketak egingo dituzte, guztiak Donostiako Aquariumean, arratsaldeko 19:00etan.

Azaroaren 7an izan zen lehena, Fernando Aramburu eta Héctor Abad-en artean; 8an Laura Mintegi eta Birgit Vanderbeke elkartu ziren; eta azaroaren 14rako iragarri dute hurrengoa, Angel Erro eta Patrik Ouredniken artean. Hona, aurretik ditugun hitzordu guztiak:

Azaroak 14:

Angel Erro / Patrik Ourednik

Moderatzailea: Iñigo Astiz

Azaroak 15:

Arantxa Urretaizkaia / Menna Elfyn

Moderatzailea: Eli Tolaretxipi

Azaroak 17:

Bernardo Atxaga / Bashkim Shehu

Moderatzailea: Ruth Pérez de Anucita

Azaroak 22:

Eider Rodriguez /Belén Gopegui

Moderatzailea: Leire Palacios

Azaroak 28:

Harkaitz Cano / Dubravka Ugresic

Moderatzailea: Goizalde Landabaso

Abenduan 16:

Luisa Etxenike / Mircea Cartarescu

Moderatzailea: Pilar Rodríguez 

 

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments