Txillardegiren ‘Kronikak’ argitaratu du Susa argitaletxeak

0

Testuak apailatzeaz arduratu diren Koldo Izagirrek eta Juan Luis Zabalak aurkeztuko dute

Urtarrilaren 24rako iragarri du Susa argitaletxeak Txillardegiren Kronikak liburuaren aurkezpena. Koldo Izagirre eta Juan Luis Zabala arduratu dira testuak apailatzeaz, eta hilaren 24ko aurkezpenean izango dira biak.

Sinopsia
Txillardegik Anaitasuna, Egin, Punto y Hora de Euskal Herria, Plazara, Argia eta batez ere Zeruko Argia-n 1968 eta 1986 artean argitara emandako kronikak biltzen ditu liburu honek. Belgika, Norvegia, Estatu Batuak, Gales, Galizia eta Andorratik bezala, Barkoxe, Altzürükü edo Berrizaundik idatziz bere kezka nagusien berri ematen du idazlan hauetan Txillardegik, jakin-min zabalez, begirada zorrotzez eta irakurleari berarekin batera bertan dagoela sentiaraziz.
Norvegiako leku zoragarrienetan delarik “Nork ukatuko fiordoez gain badagoela Norvegian zer miretsirik?”. Los Angelesko amets fabrika ospetsuan dagoelarik “Monasterio zaharrek baino gehiago pentsarazten du Hollywood Bulebarrak”. Gizakia ulertu beharra, gizartea esplikatu nahia: Txillardegi ibiltariak jakin-minez hartzen ditu lekuak eta gizarteak, herriak eta herritarrek eraikitakoak. Kosmopolitismoaz harago, etenik gabeko ikasketa horrek badu loturarik bere jatorriarekin. Edonon dela, barruan darama Txillardegik euskal herria, batetik bestera dabilen exiliatua da, ikusten dituen moldeak eta politikak euskaldun multzoaren onerako izan ote litezkeen hausnartzen.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments