NIRE UZTAPIDE lana aurkeztuko du maiatzaren 11n Pako Aristik

0

Aristirekin batera, Zestoako alkatea ere aurkezpenean izango da, herrian Uztapideren omenez prestatzen ari diren ekitaldien berri emateko

Erein argitaletxeak maiatzaren 11rako iragarri du Pako Aristiren Nire Uztapide liburuaren aurkezpena. Jon Zabaleta liburuaren ilustratzailea eta Uxue Razquin editorea izango ditu lagun aurkezpenean, eta Zestoako alkate Mikel Arregi ere bertan izango da, herrian Uztapideren omenez prestatzen ari diren ekitaldien berri emateko.

Sinopsia
Nor izan zen Uztapide? Nor zen begirada zorrotzeko gizon hura? Haren izena bertsolari handien lekuan ageri da beti; ezagutu zutenek miretsi egiten dute. Halere, haren bertsoak ez dira beste batzuenak bezain gogoratuak; haren ateraldiak ere ez dabiltza ahoz aho. Uztapideren izaera nolabait ezkutatu egin da haren izen handiaren atzean. Entziklopediako fitxa bilakatu da.
Liburu hau Uztapide gizonaren bila egindako bidaia bat da. Haren alderdi on eta pattalagoak agertuz. Kapitulu laburrekin jositako oihala duzu liburua. Gauzak luze eta lasai kontatzen zituen gizonaren historia bizkortu nahi lukeen idazkeraz kontatua. Eta, horrekin batera, bertsotan egiteko eta ibiltzeko modu ezberdin baten kronika.

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments