Lizar Begoñak poema liburu berria kaleratu du

0

Maiatzaren 26an aurkeztuko du Donostiako Tobacco Days liburu-dendan

Susa etxearen eskutik plazaratu du Lizar Begoñak bere bigarren poema-liburua: Gepardo japoniarrak. Hilaren 26rako iragarri dute aurkezpen ekitaldia, Donostiako Tobacco Days liburu-dendan goizeko 11:00etan.

Lizar Begoñak 2020an plazaratu zuen bere lehen olerki-bilduma, Aro beilegia (Balea Zuria). Donostia Kultura Poesia Saria irabazi zuen lan horrekin.

Gepardo japoniarrak
Hitzen zoo libre bat dakar Lizar Begoñaren Gepardo japoniarrak poema liburuak. Logika egituratuak desafiatuz eta formaren aukerak zukutuz, mundu garaikidearen testurak bildu ditu, organikoenetatik ukiezinenetara. Palmondoak, abereak, belar txarrak, Bergman, Brontë, Oteiza, Le Guin eta beste hartu ditu solaskide, zentrorik gabeko eremu batean kiribiltzeko gonbita eginez irakurleari.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments