Katakrak argitaletxeak Clara Zetkinen hainbat testu bildu ditu ‘Faxismoaren aurka borrokan’ liburuan

0

Maialen Berasategik ekarri ditu testu horiek euskarara. Testu nagusiak 1923ko bi txosten dira

Pasa den astean aurkeztu zuen Katakrak argitaletxeak Clara Zetkinen hainbat testurekin argitara eman berri duen ‘Faxismoaren aurka borrokan’ liburua. Maialen Berasategik ekarri ditu testu horiek euskarara.

Liburuan testu printzipal bat dago: Zetkinek 1923an Internazional Komunistaren Batzorde Exekutiboaren III. Kongresuan egindako txosten bat eta ebazpen bat. Gainera, badira beste zati batzuk, horren osagarri: batetik, Zetkinen beraren beste txosten bat eta ebazpen bat, 1923an bertan Frankfurten irakurri zituenak (Alemania), gerraren eta faxismoaren kontra antolatu zuten nazioarteko konferentzia batean.

Clara Zetkin 1857an jaio zen, Konigshain-Wiederaun (Alemania), eta 1933an hil, Moskun, 75 urterekin. “Bere belaunaldiko asko baino gehiago bizi izan zenez, haren bidez hitz egin daiteke XIX. mendearen azken hereneko politikak eta iraultzak zeuzkan erronkez, eta XX. mendearen lehen heren osoari buruz”, adierazi zuen aurkezpenean Hedoi Etxartek, Katakrak argitaletxeko editoreak.

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments