Pasazaite argitaletxeak jarduna etetea erabaki du

0

Hamar urteko ibilbidearen ostean liburuak argitaratzeari utziko dio

Pasazaite liburuak argitaletxeak bere jarduna etetea erabaki du, hamargarren urtemuga betetzearekin batera. “Arrazoi pertsonalak, familiarrak eta ekonomikoak tarteko” hartu du erabakia, “azken hilabeteetan ondo pentsatu ostean». Halaxe adierazi du sare sozialetan.

Hamar urte hauetan amasei liburu plazaratu ditu. Duela bi aste argitaratu zuten azkena: Soniexka. Beste liburu bat ere maketatzen ari dira, irailean kaleratzeko asmoz; hori izango du azkena. Urte amaieran itxiko ditu ateak argitaletxeak, ordura arte liburuak banatzen jarraituko du.

Xabier Queiruga editoreak eskerrak eman dizkie hamar urte hauetan alboan izandako guztiei. “Segi literaturaz gozatzen eta argitalpen eta kultura proiektuak eta liburu denda independenteak babesten. Gogor lan egiten dute indarra hartu eta aurrera jarraitzeko babesleku bat izan dezagun”.

Pasazaitek argitaraturiko hamasei liburuen artean dago Euskal Herriko irakurle-taldeetan sekulako arrakasta izan zuen Birgit Vanderbekeren ‘Muskuiluak afaltzeko’, Ainhoa Irazustabarrenak euskarara ekarria.

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments