Iban Illarramendik eta Eider Perezek irabazi dute Etxepare Saria

0

‘Kiratsa’ izeneko album ilustratua saritu du epaimahaiak

Iban Illarramendi ilustratzaileak eta Eider Perez idazleak ondutako ‘Kirats’ album ilustratuak irabazi du aurtengo Etxepare Saria: 5.000 euroko saria eskuratu dute hala, eta Pamiela argitaletxeak plazaratuko du lana.

Denera, 35 lan aurkeztu dira aurten Etxepare sarira, eta Miren Asiain ilustratzaileak, Idoia Sobrino liburuzainak eta Patxi Zubizarreta idazleak osatutako epaimahaiak hartu du Kiratsa-ren aldeko erabakia. Testuaren eta ilustrazioaren arteko “goi mailako” uztarketa goratu dute. “Testua ezin egokiagoa da album baterako: laburra, errimaduna, aberatsa eta onomatopeiatan oinarrituta. Ilustrazioak dotoreak dira, sofistikatuak eta, batez ere, oso narratiboak eta musikaltasunez beteak”.

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments