Lizar Begoñak irabazi du XXV. Igartza Saria

0

‘Itzalkinak eguzkitan’ proiektua saritu du epaimahaiak. 6.000 euroko laguntza eta lana argitaratzeko konpromisoa dakartza sariak

Lizar Begoñak irabazi du XXV. Igartza Saria. Idazle sopelaztarraren ‘Itzalkinak eguzkitan’ proiektua saritu du Oihane Amantegik, Irati Jimenezek eta Garazi Kamiok osatutako epaimahaiak. Beasaingo Udalak, Elkar argitaletxeak eta CAF enpresak antolatzen duten sariketa honek XXV. edizioa izan du aurtengoa; euskarazko idazle berriei bultzada ematea du helburu sariketak. Sariak 6.000 euroko laguntza eta lana argitaratzeko konpromisoa dakartza.

Lizar Begoña
1996an Sopelan jaioa, Arte Ederretan graduatua da eta euskara-eskolak ematen ditu lanbidez. 2020an kaleratu zuen bere lehenengo liburua, Aro beilegia poesia-bilduma (Balea zuria), Donostia Kultura saria irabazitakoa, eta 2022an argitaratu du bigarrena, Gepardo japoniarrak (Susa), hau ere poesiazkoa.

Itzalkinak eguzkitan
‘Itzalkinak eguzkitan’ proiektuak Benidormera garamatza: gune turistikoetan kokatutako kiosko bat da gertalekua, eta bertan lan egiten duten emakumezko bi dira protagonistak. Gainbehera datorren negozioa, inguru kitsch bat, bi belaunalditako andrazkoen bizikizunak… Gertakizunekin batera josiko dira emozio, oroitzapen eta hausnarketak.

 

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments