Elkar argitaletxearek irailaren 14rako iragarri du Jon Abrilen ‘Isildutako eskuak‘ saiakeraren aurkezpena. Donostiako Udal liburutegian izango da eguerdiko 12:00etan, eta Abrilek ondoan izango ditu Aritz LarraƱaga Debako Udaleko zinegotzia eta Xabier Mendiguren editorea. Gogora dezagun Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Tene Mujika beka irabazi zuela Jon Abrilek lan hau idazteko.
Isildutako eskuak
Irudipena dago XX. mendean, gerraostean, emakumeak oro etxean geratu zirela, familia zaintzen eta haurrak hazten, kanpoko lana gizonei utzita. Alabaina, legeek eta usadioek horretara bultzatu arren, izan ziren hainbat andrazko, beharrak eta ausardiak hauspotuta, giroari aurre egin eta hainbat arlotan aritu zirenak. Esku finak eskatzen zituzten lanak izaten ziren, baina soldata-maila eskasekoak, sektore berean ari ziren gizonezkoek baino gutxiago irabaziz, gainera.
Isildutako eskuak izan dira emakumeenak, haien ahotsa bezala. Liburu honek emakume horietako batzuei ahotsa eman nahi izan die, guztien izenean, haien ekarpen sozial eta historikoa ikusgarri egiteko