Ibon Larrazabalen ‘Azken epemuga’ ipuina argitaratu du Booktegik

0

Aurtengo Elkarri irakurriz atalean Ibon Larrazabalen Azken epemuga ipuina argitaratu du Booktegik. Gainera, Asier Hernandezek testuaren audioa grabatu du.

Azken epemuga
Nekatuta zegoen epailea, kopetaraino. Behintzat ostirala zen jada, baina astean zeharreko epaiketa oldeak akituta zeukan ordurako. Bat bakarra geratzen zitzaion eta, behin hura kitatuta, asteburu pasa joan zitekeen lasai. Hondartzara joateko gogoa zeukan, hondartzatik gertu zeukan apartamentura, nahiz eta hondartzarako eguraldirik iragarrita ez egon. Hobe horrela. Jende gutxiago pilatuko zen herrian, eta lasai ibiltzeko abagunea izango zuen asteburuan…

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments