Karmele Mitxelenak eta Iñaki Cidek irabazi dituzte Donostiako Hiriko Kutxa Sariak

0

Karmele Mitxelena oiartzuarrak irabazi du Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien 56. edizioko euskarazko kontakizun-liburuari dagokion saria, ‘Haragiko mamuak’ obrarekin. Halaxe erabaki du Itxaro Bordak, Aritz Gorrotxategik eta Jon Kortazarrek osatutako epaimahaiak. Euskarazko antzerkiaren alorrean, berriz, Iñaki Cid donostiarra saritu du epaimahaiak ‘Behin batean Loiolan’ lanarengatik; Mireia Gabilondok, Eneko Olasagastik eta Dorleta Urretabizkaiak osatu dute euskarazko antzerkiaren alorreko epaimahaia.

Irabazleek 15.000 euro eta garaikurra jasoko dituzte, eta euren lanak editatuak eta argitaratuak izango dira.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments