HEZURREZKO KAIOLAK album ilustratua aurkeztuko du Hasier Larretxeak hilaren 16an

0

Amaiurko konkistaren 500. urteurrena dela eta, poesia-liburu ilustratu bat aurkeztuko du Amaiurko Gaztelua Elkarteak irailaren 16an Arraiozen: ‘Hezurrezko kaiolak. Amaiurtik konstelazioak’, Hasier Larretxea Arraiozeko idazleak idatzia eta J.A. Perotxenaren ilustrazioak dituena. “Liburu honek Lauaxeta poetaren lekukoa jasotzen du, hain zuzen ere 1931n ‘Arrats beran’ liburuan, euskal kantagintzak hainbestetan bertsionatu zuen ‘Amaiurko gaztelu beltza’ poema famatua idatzi zuena”, adierazi dute Amaiurko Gaztelua Elkarteko kideek. “Poema-liburua Arraiozeko poeta honek egin duen erronkarik garrantzitsuenetako bat izan da, eta bertan identitate pertsonala bezalako gaiak jorratzen ditu, ikuspegi sexualki irekiarekin, eta horrek abangoardiako balioa ematen dio argitalpen honi”.

Esan bezala, liburuaren aurkezpena irailaren 16an egingo da Arraiozko elizan arratsaldeko 20:00etan. Olaia Inziarte abeslariak ere hartu du parte aurkezpenean.

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments