Oihana Aranaren ‘Beldarrekin’ ipuina argitaratu du Booktegik

0

Elkarri irakurriz atalean ipuin berri bat argitaratu du Booktegik: Oihana Aranaren ‘Beldarrekin‘, hain zuzen ere. Atal horretako zazpigarren ipuina da Aranarena; aurrekoak honakoak dira: Ibon Larrazabalen ‘Azken epemuga’, Aitziber Etxeberriaren ‘Terrala’, Asel Luzarragaren ‘Janez gero’, Maite Darcelesen ‘Bizitza berria’, Edorta Jimenezen ‘Aparejadorea’ eta Danele Sarriugarteren ‘Haragia eta porlana’.

Beldarrekin
“Idazkera ederra du Oihana Aranaren ‘Beldarrekin’ ipuinak – literarioa, metaforikoa. Eta euskara landua, dotorea eta zehatza. Eserialdi bakar batean irakurri dut gustura, eta gogobete egin nau. Istorio irekia da, interpretazioetarako aukera ematen duena, eta halako zehaztasunik ezak ipuina edertzen du.” – Ander Trigos

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments