Euskararen Etxeak ‘Liburuaren Arbola’ erakusketa ibiltaria aurkeztuko du Portugaleten

0

Bilboko Euskararen Etxeak ‘Liburuaren arbola’ erakusketa ibiltaria prestatu du, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailarekin lankidetzan, bost herri hauetan ikusiko dena: Portugaleten, Ondarroan, Getxon, Amorebieta-Etxanon eta Gernikan, 2022ko irailean hasi eta 2023ko otsailean buka.

Gorka Arresek apailatu du erakusketa, eta hitzaldi bana egingo du udalerri horietako bakoitzean.

Erakusketaren inaugurazio ekitaldia irailaren 20an izango da eguerdiko 12:00etan Portugaleteko Gazte Gelan. Honakoak izango dira bertan: Lorea Bilbao, Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua; Iurdana Acasuso, Euskararen Etxeko ordezkaria eta Azkue Fundazioko zuzendaria; Txema Ezkerra, Portugaleteko alkateordea eta Gazteria zinegotzia; Koldo Nuñez, Portugaleteko Udaleko Euskara zinegotzia; eta Gorka Arrese, editorea eta erakusketaren diseinatzailea.

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments