Gazte literaturako bi ale berri aurkeztuko ditu Elkar argitaletxeak irailaren 29an

0

Elkar argitaletxeak irailaren 29rako iragarri du John Anduezaren ‘Luaren itzala‘ eta Karlos Aretxabaleta Txapelen ‘Sex-sua‘ liburuen aurkezpena. Donostiako Fermin Kalbeton kaleko Elkar dendan izango da aurkezpena goizeko 11:00etan, eta Antxiñe Mendizabal editorea izango dute bidelagun bi idazleek.

Luaren itzala
Herriko gazteak suminduta daude izurrite zikinaren ondorioz ezarritako debekuen erruz. Ez dago eskubiderik, urterik ederrenak lapurtu nahi dizkiete. Kokoteraino daudenez, gaupasa klandestinoa antolatu dute herriko eraikin abandonatuan. Damutuko dira, dedio! Adiskide baten hilketa oso kolpe latza da. Eta salaketa anonimoek eta mendeku goseak egundoko triskantza eragin dezakete.

Sex-sua
Disimuluz ezker eskua nire lo-zakuan sartu dut eta eztanda egitear dagoen haragizko panpina ferekatzen hasi naiz. Ez dut uste konturatu denik, biharamuneko mendi-bueltari buruz hizketan jarraitzen du hitz eta pitz. Nik, berriz, ezin dut bere gorputz biluzia burutik kendu; suabe-suabe larrua jotzeko galdegingo nioke. Dagoeneko beranduegi da, halere, nire eskua arinegi doa nire pentsamenduen aldean…
Tentazioaz askatzeko modurik onena, tentaldian bertan erortzea da.
Zentzumenak asaldatuz, sentimenduak eta irrikak azaleratzeko ipuinak

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments