Erein argitaletxeak irailaren 29rako iragarri du Oskar Gazteluren ‘Heriotzari aurrez aurre begira‘ saiakeraren argitalpena. Larrabetzuko idazleak Bilboko Udaleko Miguel de Unamuno XXII. Saria irabazi du lan honi esker. Uxue Razquin editorea izango du bidelagun aurkezpenean.
Heriotzari aurrez aurre begira
Lan honen helburua heriotzari buruzko teorietara hurbiltzea da, gure inguruan nagusi diren erlijioek argudiatzen dutena alde batera utzita.
Bizitzako hainbat esperientzia bildu ditu autoreak, batzuetan gertuko senideen heriotza izan dira sormen-iturri, idazle batzuen kasuan bezala. Beste testigantza batzuk heriotzatik gertu dauden jendeekin lan egiten duten pertsonen esperientziak izan dira, eta hauen ondorioak ere azaltzen ditu; baita heriotzarekin izututa dauden pertsonekin era terapeutikoan lan egiten duten adituena ere. Heriotza hurbiletik bizi izan duten senideen benetako esperientziak ere gehitu ditu gainera…