Emile Zola hil zela 120 urte bete dira irailaren 29an

0

Emile Zola 1902ko irailaren 28-29ko gauean hil zen, lo zegoelarik monoxido karbonikoz itota; askoren iritziz, idazlearen arerioek etxeko tximinia blokatu zuten pozoitu zedin. Urriaren 5ean ehortzi zuten Montmartre-ko hilerrian. Hiletan Anatole France idazleak esan zuen: “Giza kontzientziaren momentu bat izan zen Zola“. Idazlearen heriotzaren 100. urteurrenean, Iñigo Aranbarrik euskaraturik eskaini zuen armiarma.eus atariak Emile Zolak 1898an L’Aurore aldizkarian argitaratutako Salatzen dut…! (“J’Accuse…!”) gutuna, Dreyfus aferako epai-akatsen eta gehiegikeria politikoen kontra. 2017an Egan aldizkarian Juan Luis Zabalak euskaraturiko Katuen paradisua eta Michu handia jarri dituzte online efemeridearen karietara. XIX. mendeko Frantziako gizarte eta literatur giroa ilustratzeko, Joseba Sarrionandiaren Idazlegoa eta iraultza artikulua ere eskura jarri dute irakurketaren lagungarri (“Marginalia”, 1988, Elkar).

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments