Pello Lizarralde idazleak, Jose Ignacio Agorreta margolariak, Imanol Ubedak musikariak eta Imanol Royo zinemagileak elkarrekin ondu duten proiektua da ‘Sastraka/Maleza’, eta proiektuak barne hartzen duen erakusketa Donostiako Ernest Lluch kultur etxean izango da ikusgai irailaren 30etik aurrera. Arratsaldeko 19:00etan zabalduko dute erakusketa eta hitzordu berean lau sortzaileek GarbiƱe Ubedak gidaturiko mahai-inguruan hartuko dute parte.
Urriaren 21ean ‘Zakur goseti bat usna dabil’ solasaldi musikatua eskainiko dute Imanol Ubedak eta Jon Eskisabel kazetariak; eta azaroaren 14an Pello Lizarralderekin solasaldia antolatu dute Literaktum jaialdiaren baitan, BeƱat Sarasola gidari dela.