Irati Majueloren ‘Posidonia australis’ ipuina argitartu du Booktegik

0

Aurtengo Elkarri irakurriz atalean Irati Majueloren ‘Posidonia australis’ ipuina argitaratu du Booktegik. Atal horretako bederatzigarren ipuina da Majuelorena; aurrekoak honakoak dira: Oihana Aranaren ‘Beldarrekin’, Ibon Larrazabalen ‘Azken epemuga’, Aitziber Etxeberriaren ‘Terrala’, Asel Luzarragaren ‘Janez gero’, Maite Darcelesen ‘Bizitza berria’, Edorta Jimenezen ‘Aparejadorea’, Danele Sarriugarteren ‘Haragia eta porlana’ eta Itziar Ugarteren ‘Bisita’.

Posidonia australis
Ez sinestekoa dirudi, baina hala da. Igandeko egunkariak zekarren berria: munduko izakirik handiena deskubritu dute. 200 km2 zabal da eta 4500 urte darama bizirik. Australiako mendebaldean aurkitu dute, Shark Bay badiako ur gero eta beroagoetan. Kilometrotako izaki bat, hantxe, europarrek lehen aldiz Australiako lurretan euren oin zuriak busti zituzten itsasbazter berean, izeba Sonia iazko udanpaseoan ibili zen kostalde berean. Ez sinestekoa, benetan…

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments