‘Poetandreak literatura greko-latindarrean’ antologia kaleratu du Balea Zuria argitaletxeak

0

Balea Zuria argitaletxeak urriaren 6rako iragarri du ‘Poetandreak literatura greko-latindarrean’ antologiaren aurkezpena. Antzinaro Klasikoko hamaika mendeetan zehar guregana iritsi diren emakumeen testu eta testigantzak biltzen dira, Safotik hasi eta Fabia Akonia Paulinaraino, hogeita lau poetandre guztira. Maite Lopez Las Herasek ekarri ditu testuok euskarara.

Bi hizkuntzatatik jasotako poemen itzulpenak daude, jatorriz grekoz zein latinez ondutakoak, hain zuzen. Bestalde, ez dira antologia honetan agertzen garai hartakoak bai, baina gai edo interes aldetik Antzinate Klasikoko benetako zentzutik urruntzen diren emakume sortzaileak, hainbat kristau poeta, esaterako.

Urriaren 6an eguerdiko 12:00etan aurkeztuko dute liburua Donostiako Udal Liburutegian.

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments