Urriaren 11n aurkeztuko ditu Elkar argitaletxeak Asun Agirianok idatzi eta Marina Garciak ilustratutako ‘Atzamarra‘ eta Maite Gurrutxagak sortutako ‘Klak‘ album ilustratuak, helduei zuzenduak biak ala biak. Donostiako Fermin Calbeton kaleko Elkar dendan izango da aurkezpena goizeko 11:00etan.
Atzamarra
Amonarekin zihoala, auto batek harrapatu eta galdu zuen amona eta hatza. Urteak igaro ahala, eta azalpen baten beharrez, hatza noiz haziko zen zain geratu zen, ipuin batek galera hori betetzen zuen bitartean.
Klak
Batzuetan, bizitzak gure ardatzetik ateratzen gaitu… edota aterarazten gaitu eta, orduan, KLAK egiten dugu, geure neurrira itzultzeko..