Luisa Carnés-en narrazio bilduma argitaratu du Ereinek

0

“27ko belaunaldiko narratzaile handi ahaztuaren narrazioak, bilduma honetan lehen aldiz aurkezten ditugunak euskaraz”. Halaxe iragarri du Erein etxeak Luisa Carnés-en narrazio bildumaren aurkezpena, ‘Hamahiru ipuin’ titulupean argitaratu dena Danele Sarriugartek euskarara ekarri ostean. Urriaren 11n izango da aurkezpena eguerdiko 12:00etan Donostiako Udal Liburutegian.

“Kontalari bikaina da Carnés, eta deskribapenak egiten maisua. Artifiziorik gabeko ahotsa du, baina bere estilo zailduak benetan magiko bihurtzen du, indartsua, argia. Bere lana zehatza da; hitz oro tentu handiz aukeratu izan balu bezala. Artefaktu bikaina alde guztietatik begiratuta ere”, aurreratu dute Erein etxeko arduradunek. Itzultzailaren lanari dagokionez, Danele Sarriugarte “taxuz” aritu dela nabarmendu dute. “Carnés-Sarriugarte tandema: biek ala biek elkar ezin hobeto ulertu dute, eta emaitza ikusgarria da”.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments