Azaroaren 25ean aurkeztuko dute Abdurazak Gurnah Nobel Saridunaren PARADISUA

0

Elkar argitaletxeak azaroaren 25erako iragarri du Abdurazak Gurnah Nobel Saridunaren PARADISUA eleberriaren aurkezpena, Jokin Zaitegi Sariaren irabazlea. Goizeko 11:00etan Donostiako Fermin Calbeton kaleko Elkar dendan egingo den aurkezpenean izango dira Joxe Mari Berasategi eta Maialen Berasategi itzultzaileak, Maria Ubarretxena Arrasateko alkatea, AEDko eta Laboral Kutxako ordezkari bana eta Xabier Mendiguren editorea.

Paradisua
Osaba Azizekin bidaian joan behar duela esan diote Yusufi gurasoek, baina berak ez daki arabiar hori ez dela bere osaba, baizik eta merkatari aberats bat, eta harekin daukan zorra kitatzeko saldu duela aitak. Hor hasten da eleberria, eta hor hasten da Yusufen bidaia miragarria, Afrikako hainbat bazter ezagutzera eramango duena, XX. mendearen hasiera horretan europarrek menpean harturiko lurraldeak zein zurien berri ez daukaten baso eta oihanak.
Txango fisikoarekin batera, haurtzarotik helduarora eramango duen ibilbidea ere egingo du Yusufek, eta hor ezagutuko ditu adiskidetasuna eta leialtasuna, gizarte nahasi bateko bidegabekeria eta ankerkeriak, baita maitasunaren inguruko sentipen lausoak ere. Iniziazio-nobela eta epopeia historiko bat duzu esku artean, idazle bikain baten idazkera jori bezain argi, ñabar eta dotoreaz emana.

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments