Sherwood Andersonen WINESBURG, OHIO narrazio bilduma kaleratu du Literatura Unibertsala bildumak

0

Azaroaren 28an aurkeztuko dute Literatura Unibertsala bildumako 186. alea: Sherwood Andersonen Winesburg, Ohio, Joannes Jauregik euskarara ekarria. Donostiako Konstituzio plazako udal liburutegian izango da aurkezpena eguerdiko 12:00etan, eta itzultzailearekin batera bertan izango dira Aitziber Atorrasagasti Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko Zuzendaria, Manu Lopez Gaseni EIZIEko lehendakaria eta Lander Majuelo Igela eta Erein argitaletxeen ordezkaria.

Winesburg, Ohio
Zenbat balio dute asmaturiko herrixka batetako nekazari eta langileen ametsek? Sinesten ahalko dugu guk ere haiekin, inoiz landa utzi eta hirira joanen garela eskapu? Haien eskuen keinuak behatu ahalko ditugu? Herriko Kale Nagusian igande goizez gora eta behera ibili? Desira dugun harekin paseoan atera iluntzean, baso aldera etzan eta elkarri musu emateko?
Amerikako Estatu Batuetako Ohion kokatzen du Sherwood Andersonek Winesburg herrixka. Hogeita bat istorio laburretan aletzen ditu bertako biztanleen nahi eta ezinak, elkar korapilaturiko bizitzak, XIX. mendeko Ipar Amerikako landa aldeko memoria emozional bat osatzeraino, industrializazioaren ufada gotorrak betirako desagerrarazi baino lehen.

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments