Harkaitz Canok POZAREN ERDIA soneto bilduma aurkeztuko du azaroaren 29an

0

Susa argitaletxeak azaroaren 29rako iragarri du Harkaitz Canoren Pozaren erdia soneto liburuaren aurkezpena: goizeko 11:00etan izango da Donostiako Pandora tabernan (Txofre kalea, 2).

Pozaren erdia
Sonetoz osatutako bilduma da Harkaitz Canoren Pozaren erdia poema liburua. Izan ere, batzuetan aski zaigu pozaren erdiarekin: birsortu dezakezuna suge-azal gisa, eta azal litekeena berdin arnasa hartuz, edo bistatu hutsez enara konklabe xaloa zelan urruntzen den hotzez herabe. Poz horixe, txertatzen zaituena galera guztien kontra. Ez du erdi horrek beste erdia iradokitzen? Haurtzaroa, umorea, idazketa, desira, jolasa ekarri ditu lerro neurtu eta errimatuetara poetak.

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments