Felipe Juaristiren poema-bilduma berria kaleratu du Balea Zuria etxeak

0

Abenduaren 1erako iragarri du Balea Zuria argitaletxeak Felipe Juaristiren Harrizko gaitz hau poema-bilduma berriaren aurkezpena: Dononstiako Udal Liburutegiko Mandasko Dukearen aretoan izango da eguerdiko 12:00etan.

Harrizko gaitz hau
Minari eskainitako liburua dugu honakoa, heriotzak uzten duen hutsuneari buruzkoa. Liburu gogoetatsua eta lirikoa, poema labur eta iradokitzailez osatua.
Galderak ereiten doa poeta, bere begiradaren bidez gauzak ulertu nahian dabil, harago joan nahian.

Felipe Juaristi
2014an eman zuen argitara Felipe Juaristik bere azken poema-liburua, Piztutako etxea. Poeta aski ezaguna gure letren munduan, poetika berezi eta propio baten jabe, ibilbide oparo eta esanguratsua egin du 1984an bere lehen poema-liburua, Denbora nostalgia, argitaratu zuenetik. Tartean, prosazko lanak, haur eta gazte literaturakoak eta saiakerak ezagutu dizkiogu.

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments