Nerea Loiolak EPIZENTROA ipuin-bildumaren gaztelaniazko itzulpena aurkeztuko du Madrilen

0

Epicentro titulupean kaleratu du Erein argitaletxeak Nerea Loiolak 2021ean plazaratutako Epizentroa narrazio-bildumaren itzulpena. Irati Iturritzak itzuli du Loiolaren lana gaztelaniara. Azaroaren 29an Madrilen izango dira Nerea Loiola eta Uxue Razquin Ereineko editorea liburua aurkezten: arratsaldeko 19:00etan izango da ekitaldia Cervantes y Compañía Libros liburudendan.

Irakurri hemen 111 aldizkarian Nerea Loiolari Epizentroa liburuaren harira egindako elkarrizketa.

Epizentroa
Gure buruan errotzen doazen erabakien eta erabaki horiek benetan gauzatzearen artean dagoen amildegian kokatzen dira sarri ipuin hauetako pertsonaiak. Erabakitakoa adierazi, ekin edo norbere burua aldatzearen borondatearen eta borondate hori gauzatzeak dakarren bertigoaren ataka zailean.
Zazpi ipuinez osatua da Nerea Loiolaren lehen narrazio bilduma hau. Gai ugari ukitzen ditu: maitasuna, desioa, sexua, gurasotasuna, zoriontasunaren eraikuntza, nahiak-ardurak-ezinak… Estilo fina eta erakarmen-indar handiko istorioak, beti giza harremanen ardatzaren jiran, xehetasunari eta keinuari adi. Liburuko kontakizunetako batek ematen dio izena: Epizentroa.

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments