Jon Sarasuak HARIZKO ZUBIAK saiakera argitaratu du

0

Pamiela etxeak abenduaren 2rako iragarri du Jon Sarasuaren Harizko zubiak. Haiti, Pernanbuco, Mexiko eta Tangerreko jasokinak saiakeraren aurkezpena: eguerdiko 12:00etan izango da Donostiako Konstituzio plazako udal liburutegian, eta egileak Jose Angel Irigaray editorea izango du lagun.

Harizko zubiak
Brasilgo Pernambuco, Mexikoko Puebla, Yucatan, Ipar Afrikako Tanger eta Haitira egindako lan-bidaietako testu laburrek osatzen dute Harizko zubiak. Bazter horietako gertakari txikien marrazki-sorta moduko bat da: hizkuntza-komunitate gutxituekiko harremanak, Haitiko egoera berezian izandakoak, Brasilen kantu inprobisatuaren munduan egindako loturak… Haitiarrak, nahuatlak, maiak, amazighak edota pernambucarrak munduaren ikarez mintzo dira orriotan, eta euskararen herriaren galdegaiak ez dira beti urruti. Jasokinak ibilbidean jasotako puskak dira: egoerak, ekintzen apunteak, eta lehen pertsonan idatzitako gogoetak. Guztiaren atzean, eragileen arteko kontrabando ikusezina. Ekiteko modu bat. Eta ekinaren alboan, begiratzeko modu bat.

Jon Sarasua
Kultur sorkuntzan aritua da, eta 2000. urtetik aurrera alor publikoena alboratuta gai sozio-ekonomikoetan egin du lan unibertsitatean. Herrigintzako hainbat alorretan taldeak sustatzen jardun du hamarraldi horretan, Lanki, Garabide, Sorguneak eta Bagara bezalako egitasmoen sorreran. Autoeraketa, gizarte-ekonomia eta hizkuntza arloak landu ditu egitasmo horietan, eta haiei lotutako nazioarteko zubiak. Hainbat argitalpen egina da kultur arloan eta gai sozio-ekonomikoetan. Pamielarekin, euskaltasunaren norabideaz Hiztunpolisa argitaratu zuen 2013an, eta Bost truke testu laburren bilduma 2015ean.

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments