Euskarazko sormen digitalerako beka abian jarri du Loraldiak

0

Euskarazko sorkuntza digitala sustatzea eta sortzaile digitalen lana ezagutzera ematea eta ingurune digitalean euskarazko eduki gehiago egoteko aukera eskaintzea dira Loraldia festibalak aurkeztu berri duen bekaren helburuak. Bekaren bidez sorkuntza lan bat osatu eta sorkuntzaren emaitza 2024ko Loraldia festibalaren egitarauaren barruan aurkezteko aukera izango dute garaileek.

Proiektu irabazleak 10.000 euroko laguntza ekonomikoa jasoko du eta urtebeteko epea izango du proposamena garatzeko. Proposamenak aurkezteko epea jada zabalik da, otsailaren 4ra arte.

Edozein sortzaile euskaldun aurkez daiteke. Proposamena digital eremuan kokatu behar da eta espazio fisiko batean eskaintzeko aukera izan dezake, baina ez derrigorrez. Ekinaldiaren proposamen artistikoa ahalik eta zehatzen deskribatzen duen dokumentu bat aurkeztu behar da, eta aurkeztuko denak jatorrizko sormen lana izan behar du. Antolakuntzatik zehaztu dute proiektuak kultur sorkuntzaren edozein alorrekin izan dezakeela harremana: musika, arte eszenikoak, arte plastikoak, dantza, komikigintza, bertsolaritza, gastronomia, rol jokoak, Interneteko baliabideak, audioa… Kultur arlo bat baino gehiago uztartzen badu aukera gehiago izango du.

Hemen xehetasun gehiago.

 

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments