Zabalik da (H)Ilbeltza Bekara lanak aurkezteko epea

0

Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkartea eta Txalaparta argitaletxearen laguntzarekin, euskal literatura beltza hedatu eta munduko literatura beltza euskaratzeko asmoz, (H)ilbeltza bekaren VII. edizioa aurkeztu du. 2023ko deialdira aurkeztu nahi dutenek narratibako lanak (eleberri edo ipuin-bildumak) egiteko proiektuak aurkeztu beharko dituzte, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beren zatiren bat edota osotasuna inon argitaratu gabea dutenak, sarituak izan ez direnak eta bertze inondik moldatuak ez direnak. 

Lanak martxoaren 10era arte (eguna bera barne) aurkez daitezke Baztango Udaleko erregistroan, eta epaimahaiak maiatzaren 10a baino lehen izendatuko du irabazlea. Sarituak 3.000 euro jasoko ditu maiatzean bertan eta beste 3.000, lana amaitzerakoan.

Oinarriak osorik hemen.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments