Nafarroako hainbat toki-entitateetako euskara zerbitzuek haurrentzako album ilustratuak sortzeko Etxepare Sariaren deialdi berria aurkeztu dute. Haurrei zuzenduriko album ilustratuak aurkez daitezke, hots, testua eta irudia elkarren osagarri dituzten lanak. Obrak aurkezteko epea maiatzaren 5ean itxiko da.
Lanak euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izango dira, eta bakarka edo idazle eta ilustratzaileek osatutako taldea aurkeztu ahal dira. Egileek nahi beste lan aurkez ditzakete, eta lanak izengoitiaz izenpeturik egongo dira.
Formatua librea da, baina lanak ez dira 20 cm (zabalera) x 21cm (altuera) baino txikiagoak izango, eta gutxienez 15 orrialde bikoitz izango dituzte (babes-orriak, azala eta kontrazala kanpo). Testuek ez dituzte 4.000 karaktere baino gehiago edukiko (zuriuneak barne). Ez dira album mutuak onartuko, hitzik gabekoak alegia.
Sari bakarra emango da, 5.000 eurokoa.
Lanak aurkezteko bideak eta bestelako xehetasun guztiak hemen.