Iurretako Bibliotekak Joxan Ormazabal eta bere literatura omentzeko jardunaldiak antolatu ditu

0

Iurretako Bibliotekak Joxan Ormazabal eta bere literatura omentzeko jardunaldiak atondu ditu. “Ormazabal euskal haur literatura modernoaren zutabe nagusia zela idatzi zuen Xabier Mendiguren Elizegi idazle eta editoreak, zegamarrak erretiroa hartu zuenean. Izan ere, haurrentzako ipuin, abesti eta kontakizun ugari sortu zuen, Euskal Herriko hainbat ipuin tradizional gaur egungo haurrentzat egokitu, eta editore gisa beste hainbat idazleren kontakizunak argitaratu; bai eta egileei hainbat aholku eman ere”, azaldu dute antolatzaileek. “Patxi Errementaria, Makilakixki, Pernando Amezketarra, Hiztegi Jolastia, Txisteak eta Igarkizunak, Teo, Tartalo, Lazkao Txiki, Barbantxo… Berak jasoak, idatziak edo itzuliak dira geure herri-memorian txertatuak diren pertsonaia piloa. Nekez irudika daiteke zein neurritaraino eragin zuen Joxanen literatur lanak denok zeharkatzen gaituen haurtzaro elkarbanatuan. Bihoa, beraz, geure esker on eta muxu erraldoia Zegamako azti maiteari.”

Urtarrilaren 10ean eman zieten hasieran jardunaldiei, eta otsailaren 3ra arte luzatuko dituzte. Bibliotekak Maiztegi Herri eskolari eskaintzen dizkion irakurle klub guztietan (HH2-LH6) Joxantonio Ormazabalen lanak landuko dituzte, alde batetik, eta beste aldetik, mahai inguruak, tailerrak, liburuen komentarioak, film proiekzioak, ipuin kontalariak,… eta beste hainbat jarduera aurkituko dituzte bertaratzen direnek.

Hemen ikus liteke egitarau osoa.

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments