Urtarrilaren 23tik 29ra ospatuko da (H)Ilbeltza Baztanen

0

Euskal Nobela Beltzaren Astea, (H)Ilbeltza, urtarrilaren 23tik 29ra ospatuko da Baztanen. Hilaren 19an aurkeztu berri dute egitaraua Iruñeko Karrikirin: liburu aurkezpenak, solasaldiak, zinema emanaldiak eta beste bilduko ditu aurtengo edizioak, hilaren 28ko Susmagarrien gaua eta biharamuneko Gorputz Gorrituen Solasa ahaztu gabe.

ILBELTZAK 23, ASTELEHENA:
Idazleekin solasean. V. (H)Ilbeltza bekaren irabazlea: Eneko Barberenaren Suak erreko ez balu nobela beltza izango da solasagai.
19:30ean Arizkungo Medikuaren etxean.

ILBELTZAK 25, ASTEAZKENA:
Odol bearbaguea, argituco du eguia eurea, Joseba Sarrionandiaren solasaldia.
19:00etan Anizko Mendiarte elkartean.

ILBELTZAK 27, OSTIRALA:
Zinema. Kareletik filmaren emanaldia (Anjel Lertxundi, 1987)
19:00etan Iruritako Gizarte Bilgunean.

ILBELTZAK 28, LARUNBATA:
Mahai-ingurua: Zurian beltz. Literatur itzulpenak eta itzulpozak, Garazi Arrula eta Garazi Ugalderen eskutik. Moderatzailea: Amaia Apalauza.
11:00etan Elizondoko Arizkunenean etxean.

Bazkaria 14:00etan Erratzuko elkartean. Eta ondoren, liburu aurkezpenak:
-Mikel Alvarez, Euskalia (Elkar).
-Gaizka Ugalde, Leonardo Sciasciaren Todo modo liburuaren itzultzailea (Igela).
-Jon Alonso, Amaiur bat urtero (Amaiurko Gaztelu Elkartea + (H)Ilbeltza).

Iluntzean, Baz Tawn. Susmagarrien gaua. Erratzun barna.

Ilbeltzak 29, igandea:
Itzuli beltza. Gorputz gorrituen solasa.
11:00etan Mugaireko aparkalekuan.

Ruper Ordorika: zuri beltzean.
19:00etan Elizondoko Arizkunenea kultur etxean.

Ikus hemen egitarauaren xehetasun guztiak.

Txomin Peillen gogoan

Aurkezpenaren hondarretan Txomin Peillen berriki zendua izan zuten gogoan antolatzaileek. “Ez dugu aipatu gabe utzi nahi, berriki zendu den Txomin Peillen. Bere heriotzaren berri izan genuen (H)ilbeltzaren atean, eta toki bat egin nahi diogu gurean, guretako urte inportantea izan zelako bera ezagutu genuenekoa. Klasikoen atalaren barnean etorri zen Amaiurrera 2018ko (H)ilbeltzara, eta bera hobe ezagutzeaz aparte, ipuin liburu bat argitaratu genuen Pamielarekin batean: Zaldi beltzak zeruan. Liburuaren prozesua eta (H)ilbeltzako solasaldia, biak ere, Txomin Peillen Euskal Herriko nobela beltzen egile gisa erdigunean paratu zituen, eta inprortantea izan zen guretako. Omenaldirik ez diogu eginen, orduan egin genion, baina aurtengoan ere aipatu gabe ezin dugu utzi, ezin baita (H)ilbeltzarik egin Txomin Peillen gabe”.

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments