Bilboko Udalak Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren XL. ediziorako proposamenak aurkezteko epea ireki du. Betiko legez, bi hizkuntza-modalitate deituko dira: euskara eta gaztelania, eta parte-hartzaileek 3.500 euroko saria eta 1.750 euroko bi akzesit eskuratu ahal izango dituzte bi modalitateetan.
Lanak udalaren web-orriaren bidez aurkeztu beharko dira martxoaren 30a baino lehen.
Oinarriei buruzko informazio guztia hemen kontsulta daiteke.