Zabalik dago haur literaturako Mikel Zarate sarira lanak aurkezteko epea

0

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak Mikel Zarate Sariaren XIII. edizioa aurkeztu dute. Haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzea du helburu sari horrek. Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (6-12 urte) euskaraz sortutako lanak aurkez daitezke, jatorrizkoak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak.

Lanak hartzeko lehen eguna martxoaren 1a izango da eta azkena, maiatzaren 31. Leire Bilbaok, Maribel Aiertzak eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak ekainaren 30a baino lehen hartu beharko du erabakia. 3.000 euroko sari bakarra emango da.

Oinarriak osorik hemen.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments