Danel Lauzirikaren ‘Alfabeto mutua’ ipuina berrargitaratu du Booktegik

0

Danel Lauzirikak Udalbiltzaren Geuretik sortuak egitasmoaren baitan idatzitako Alfabeto mutua ipuina berrargitaratu du Booktegik.

Bestalde, elkarrizKATEAren beste saio bat ere plazaratu berri du: Lander Garroren eta Tere Irastortzaren artekoa, hain zuzen ere.

Alfabeto mutua
Batzuei doinuak, kantak, soinu-bandak itsasten zaizkie; niri tinbreak, ahots korden dardara partikularrak, tonuak eta horiei itsatsitako zalantzak, irmotasuna, herabetasuna, baldarkeria. Ezin dut saihestu. “Eh” sinple bat nahikoa zait berau ordu betez murtxikatzeko, ñir eta ñir. “Eh” guztiak ez dira berdinak, “juju” gehienak ere ez.

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments