Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietara lanak aurkezteko epea zabalik dago

0

Literaturaren sorkuntza eta hedapena sustatzeko xedearekin, Kutxa Fundazioak 2023. urteari dagozkion 45. Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietarako deialdia egin berri du. Lau modalitate eta sari aurkeztu dituzte:

Poesia euskaraz:
Gutxienez 800 bertsoko luzerako lanak, errimaren, neurrien eta gaiaren aldetik askatasun osoa dutenak.
Saria: Liburua argitaratzea, Garaikurra eta 15.000 euro.

Eleberria euskaraz:
Gutxienez 150 folio luzera izango dute eta edozein gai eta narraziokoak izan daitezke.
Saria: Liburua argitaratzea, Garaikurra eta 20.000 euro.

Poesia gaztelaniaz:
Gutxienez 800 bertsoko luzerako lanak, errimaren, neurrien eta gaiaren aldetik askatasun osoa dutenak.
Saria: Liburua argitaratzea, Garaikurra eta 15.000 euro.

Eleberria gaztelaniaz:
Gutxienez 150 folio luzera izango dute eta edozein gai eta narraziokoak izan daitezke.
Saria: Liburua argitaratzea, Garaikurra eta 20.000 euro.

Lehiaketan inskribatzeko formulario digitala aurkeztu beharko da, eta lanak modu telematikoan eta inprimatuta aurkeztu beharko dira.

Lanak aurkezteko epea martxoaren 13an amaituko da.

Oinarriak kontsultatu.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments