Nerea Ibarzabalen BAR GLORIA izango da ‘Literatura topaketak euskaraz’ saioetan aztertuko duten lehen lana

0

Otsailaren 2ko aurkezpenaren ostean, hilaren 16an ekingo diete Bilboko Foru Liburutegian Literatura topaketak euskaraz izeneko saioei, Nerea Ibarzabalen Bar Gloria eleberria aztertuz. Gogora dezagun, sei hilabetez, ekainaren 8ra bitartean, ostegunetan eta hamabostero saioak egingo dituztela hainbat libururen inguruan hitz egiteko. Taldean irakurritako liburuaz hausnartuko da, analisia egingo da, eta liburuko alderdi ugariri erreparatuko zaio: pertsonaiak, narratzailea, argumentua, gaia, gogoetak, mezuak, estiloa, eta abar.

Txani Rodriguezek gidatuko ditu saioak eta hilaren 16an Nerea Ibarzabalen Bar Gloria aztertu ondoren, honakoak izango dira ekainera bitarteko hitzorduak: Koaderno handia / Agota Kristof (martxoak 2); Berriz zentauro / Katixa Agirre (martxoak 16); Ipuina engainua da / Iban Zaldua (apirilak 27);  Gertakizuna / Annie Ernaux (maiatzak 11); Erretzaile damutuen konpainia / Aingeru Epaltza (maiatzak 25); eta Gari eta goroldiozko / Anari Alberdi (ekainak 8).

 

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments