‘Ni ez naiz hamalau’ soneto liburua kaleratu du Karlos Linazasorok

0

Berrehun sonetorekin osatu du Karlos Linazasorok Ni ez naiz hamalau liburua, Aztarna argitaletxeak plazaratu duena. Molde poetiko zahar hori erabili du gauza berriak
esateko. Neurri-neurrian, artisau baten sentiberatasunez, birtuosismotik urrun ez dabilen dohainez. Bere maisuak omendu nahi izan ditu poetak, eta lagunak goretsi. Denetariko gaiak aurkituko ditu irakurleak liburuan: maitasuna, natura, denboraren igaroa, filosofia, umorea… Eta denetariko tonuak: sakonak, ironikoak, jostarinak, kritikoak, lirikoak, arkitektonikoak, musikalak, sarkastikoak eta zorrotzak… Bizitzaren ertzak ikuspegi ugarietatik ukitzen dituen lana, azken buruan.

 

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments