Olatz Mitxelenak martxoaren 16an aurkeztuko du bere lehenengo narrazio-liburua

0

Elkar argitaletxeak martxoaren 16rako iragarri du Olatz Mitxelenaren Arrain hezur bat eztarrian ipuin-liburuaren aurkezpena, 2021eko Igartza sariaren irabazlea, hain zuzen ere. Aurkezpena goizeko 11:00etan izango da Donostiako Fermin Kalbeton kaleko Elkar aretoan, eta idazlearekin batera bertan izango dira Xabier Mendiguren editorea eta Beasaingo Udaleko eta CAFeko ordezkari bana.

Arrain hezur bat eztarrian
On asmoz abiatu eta hondamendian amiltzen diren txangoak, edo itxura negargarria izan arren amaiera gozoa hartzen duten festak. Ezer ez da dirudiena istorio hauetan: errealistak batzuk, fantastikoak bestetzuk, beti dute gorderik ustekabearen harra, bolante kolpea, magiaren printza.
Olatz Mitxelenak, Igartza Sariari esker ondutako bere lehenengo ipuin liburu honetan, esku trebea eta ahots propioa erakutsi ditu: lehenak balio dio prosa jostalari bezain zehatz batez idazteko; bigarrenak, berriz, ideia berritzaileak sujeritzeko, noiz asaldatzaile noiz adar-jotzaile, liburua itxi eta gero ere irakurlearen gogoan luzaroan iraungo dutenak.

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments