Gaito Gazdanov errusiarra euskarara ekarri du Igela argitaletxeak

0

Gaito Gazdanov idazle errusiarraren Alexander Wolfen mamua thrillerra euskaraz argitaratu du Igela argitaletxeak. Josu Zabaletak egin du itzulpena errusieratik, IƱigo Aranbarrik idatzi du hitzostea eta Eli Perezek sortu du azala. Martxoaren 23an aurkeztuko dute Donostian.

Alexander Wolfen mamua
Migrante errusiar batek, 1920ko hamarkada zoroko Parisen dela, narrazio liburu bat erosi, eta bertan topatuko du zehatz-mehatz bere bizitzako gertakari lazgarriena idatzita: Errusiako Gerra Zibilean etsai bat tiroz hil zuenekoa. Ezinezkoa da baina. Liburuaren autorea ezin da bizirik egon. Alexander Wolf idazlearen bilaketa hasi besterik ez da egin…

Gaito Gazdanov
(San Petersburgo, 1903 – Munich, 1971). Osetiar jatorriko errusiar idazle eta kazetaria. Nerabea zela armada zuriarekin borrokatu ostean, Parisen exiliatu zen. Tren-garbitzailea, Sorbonako ikaslea eta CitroĆ«n fabrikako langilea izan zen, baita erresistentziako kidea ere okupaturiko Frantzian, iheslari juduei eta partisano sobietarrei lagunduz. Gaueko taxi gidaria eta Radio Free Europeko editorea izan zen urte luzez. Perestroikara arte haren lanak ez ziren bere jaioterrian argitaratu. Munichen zendu arren, Parisen lurperatua da.

Josu Zabaleta
(Legazpi, 1948). Erromako Tomas Akinokoaren pontifize unibertsitatean filosofian lizentziatua. Hordago argitaletxearen, Martuteneko Itzultzaile Eskolaren, Senez aldizkariaren eta EIZIE elkartearen sortzaileetakoa. Dozenaka liburu ekarri ditu euskarara. Bitan irabazi du Euskadi Saria, 2001ean eta 2008an, Guy de Maupassant eta Gesualdo Bufalino itzultzeagatik. Itzulpengintzaren Espainiako Sari Nazionala jasotakoa da 2013an, eta 2021ean Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu du.

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments