Igartza Sarira lanak aurkezteko epea zabaldu dute

0

Beasaingo Udalak, CAF enpresaren babesarekin eta ELKAR argitaletxearen laguntzarekin, euskal kultura zabaldu eta idazle gazteen lanari laguntza emateko asmoz, XXVI. IGARTZA LITERATURA SORKUNTZAKO BEKA antolatzu du idazle berrientzat.

Deialdian edonork parte har lezake, baina, egile berrientzat bideratua dela kontuan hartuta, bi baldintza hauek bete beharko dira: lana entregatzean 35 urte bete gabe izatea, eta, aurretik lan argitaraturik izatekotan, helduentzako bi liburu baino gehiago ez izatea. Sari hau behin irabazi duen idazlea ezingo da berriz aurkeztu.

Proiektuak, 2023ko ekainaren 30a arte bidal litezke, bi bide hauetako bat erabiliz: udaletxeko sarreran erregistro ofizialean aurkeztuta, horretarako eskaria betez, edo on-line, udaletxeko erregistro elektronikoa erabiliz: www.beasain.eus

Irati Jimenez, Garazi Kamio eta Aintzane Usandizaga idazleek osatutako epaimahaiak, jasotako proiektu guztiak aztertu eta haien arteko bat izendatuko du irabazle 2023ko irailaren 15a baino lehen.

Saridunak 6.000 euroko diru-laguntza izango du. Diru-kopuruaren erdia, irabazle izendatu bezain laster jasoko du irabazleak, eta beste erdia, idazlan amaitua entregatu eta epaimahaikoek onespena emandakoan, lehen erdia jasotzen duenetik urtebetera hain zuzen ere.

Irabazleak, izendapena jaso eta urtebeteko epea izango du, gehienez, idazlan amaitua entregatzeko. Luzera aldez aurretik zehazten zaila bada ere, liburua osatzeko adina izan beharko du: 75 bat orrialde gutxienez.

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments