Txema Arinasen Asperra ipuin bilduma argitaratu berri du Booktegik. Honela dio sinopsiak: “Ikusten dut nire burua arineketan gure amaren eskutik oratuta, eskolara bidean. Etxetik berandu irten gara, ohi bezala. Baina, ez da harritzekoa, amak dena bere gain hartzen baitu, sukaldeko lana zein ni atondu beharra, kalera dotore eta prest irtetearren. Gure aita, ordea, lantoki aldera ihes eginda dago duela ordubete edo…”
Solasaldia
Horrez gain, Booktegi jaialdian gauzatu zen Elkarri Irakurriz-Etxea solasaldiaren bideoa ikusgai jarri dute: Edorta Jimenezen Aparejadorea, Danele Sarriugarteren Haragia eta porlana eta Maite Darcelesen Bizitza berria ipuinak dira solasaldiaren ardatza. Mikel Soto –Edortaren ordezkoa–, Danele eta Maite dira solaskideak, eta Bakartxo Iguaran moderatzailea.