Haragizko erreformak titulupean eman du argitara Pamiela etxeak Mari Luz Estebanen poesia-bilduma berria. Estebanen hirugarren poesia-lana da honakoa, aurretik argitaratuak baititu Andrezaharraren manifestua (2019) eta Amaren heriotzak libreago egin ninduen (2013), Pamielarekin bata zein bestea. Horiez gain, Feminismoa eta politikaren eraldaketak saiakera argitaratu zuen 2017an Lisipe bilduma feministaren baitan.
Irakurri hemen azken lan horren harira 111 aldizkarian eginiko elkarrizketa.