Julen Apellak bere lehen poesia-bilduma aurkeztuko du maiatzaren 24an

0

Balea Zuria argitaletxeak maiatzaren 24rako iragarri du Julen Apella Santamariaren Postal bat desertuan poesia-bildumaren aurkezpena (DK Pooesia Sariaren 6. ekitaldiko lan irabazlea). Aurkezpena Donostiako Udal Liburutegiko Mandasko Dukearen aretoan izango da goizeko 11:00etan eta idazleak Donostia Kulturako eta Balea Zuria etxeko ordezkariak izango ditu bidelagun.

Postal bat desertuan
Postal bat desertuan poema-bilduman ahots gazte baino sendo bat suma daiteke liburuaren atzetik, erreferentzia eta eragin ugari erakusten duena. Trebeki uztartzen ditu metaliteratura eta kritika soziala, hizkera landuz eta irudi iradokigarriak erabiliz, gogoetari bideak irekiz. Belaunaldi baten ahots gisa ere altxatzen da, baina aldarrikapena eta munduari modu kritikoan begiratzeko jarrera lirismoz lantzen du. Poema askotan bat egiten dute egunerokotasunaren ajeek eta paisaiak, eta liburuari osotasuna ematen dioten zenbait osagai baliatzen ditu: zapatak, oinak, bidea, hegoak, mugimendua, denbora, erlojuak…

Julen Apella
1998an Berrizen jaioa, Euskal Ikasketetan graduatua da, eta literaturaren inguruan burutu ditu ondorengo ikasketak. Gaur egun euskara irakasle gisa dihardu, eta literaturaren esparruan hauxe da argitaratzen duen lehen lana.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments