Erein argitaletxeak jakinarazi duenez, Andoni Agirrezabala alegiarrak Zazpi Kale saria jasoko du ekainaren 2an 11:30ean Bilboko Liburu Azokan Etxe Berdea nobelarengatik; gazte eleberri proposamen bezala emango diote saria, izan duen arrakastagatik. Saria jaso ostean, nobela aurkeztuko du Uxue Razquin editorea lagun duela.
Pako Aristi, berriz, ekainaren 7an izango da Bilboko Liburu Azokan Irunberri, 1990: Arroilaren negarra liburua aurkezten, arratsaldeko 19:00etan. Aristik ere Uxue Razquin izango du bidelagun.