Arantxa Urretabizkaiak ekainaren 8an jasoko du 111 Akademiaren Saria

0

Azken urteetako ohiturari jarraituz, 111 Akademiak Amasako Hika txakolindegian ospatuko du sari-emate ekitaldia

Arantxa Urretabizkaiak ekainaren 8an jasoko du 2022ko 111 Akademiaren Saria. Amasako Hika txakolindegian izango da sari-emate ekitaldia iluntzeko 19:00etan, eta idazle sarituari saria ematearekin batera, liburu sarituko pasarteen irakurketek osatuko dute ekitaldia.

111 Akademiak apirilaren amaieran jakinarazi zuen aurten Arantxa Urretabizkaiari (Donostia, 1947) emango diola 2022ko 111 Akademiaren Saria. Akademiakideek Urretabizkaiaren Azken etxea eleberria izendatu dute 2022ko libururik gogokoen. 212 akademiakide ditu une honetan 111 Akademiak, eta horietako 124k parte hartu dute 2022ko sariduna izendatzeko 2023ko urtarrila eta apirila bitartean burututako hiru bozketa txandetan. Urretabizkaiaren lanak Anjel Lertxundiren Desertuan behatxuloa saiakera izan du lehiakide azken bueltan.

Herritar guztiei zabalduriko ekitaldia izango da. Bertaratu nahi dutenek akademia@111akademia.eus helbidera idatziz eman dezakete izena.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments