Goiatz Labandibarren eta Ane Labakaren lan berriak plazaratuko ditu Ereinek

0

Irailaren 15erako iragarri du Erein argitaletxeak Goiatz Labandibarren Bekatua nobelaren argitalpena. Ane Labakaren Barraskiloek baino bat gehiago lana berriz, Bioleta bildumaren baitan argitaratua, irailaren 27an plazaratuko du Donostiako argitaletxeak.

Bekatua
Biharamun emozional baten kontakizuna da Bekatua. Ezezagun baten ohean esnatu da Garazi eta horrek bere ordurako bizimodua, harremanak, ziurtasunak eta usteak irauliko ditu. Erruduntasuna eta harrotasuna; poza eta tristura; beldurra eta ausardia; zalantza eta ziurtasunak… Garaziren goiza horien guztien koktela bihurtu da.

Barraskiloek baino bat gehiago
Sararen gurasoak banandu egin dira. Orain, protagonista egoera berrira egokitu beharko da; bere lekua topatuz eta dolua gaindituz. Kontakizun hunkigarria bezain samurra aurkituko du irakurleak.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments